Libro de historieta de 96 páginas en color encuadernado en rústica con solapas.
Hau da hau ezustekoa! Mapatxeena izandako etxera auzokide berri bat iritsi da. Pinpirin eta gainerako auzokideek (pinguino erregeak, koartzek eta untxiek) bisitan joatea erabakiko dute. Zipotzek, ordea, halaxe izena duela jartzen baitu postontzian, hotz samar hartuko ditu. Lanpetuta dago, eta ez du ulertzen zer dela eta ezagutu behar dituen auzokideak eta haien lagun egin… Zipotzek ez du lagunik! Nahiago ditu lokatz-putzuak, arrain ustela edo zuloak egin. Pinpirinek, baina, ideia ezin hobea izan du: Zipotzek praktikatu egin behar du bisitak jasotzen ikasteko!
Josephine Markek Txangoan Txiripaz (Astiberri, 2023) idatzi zuen, eta orain berriz disfruta dezakegu egile alemanak horren berea duen marrazketaz, pertsonaia bitxiez eta hainbat interpretazio-geruza eskaintzen dituen istorio batez. Zipotz egokitzapen bat da, oinarrian alemanez idatzitako Der Bärbeiss gazteentzako liburu ezagunak baitauzka, Annette Pehnt idazleak idatziak eta Hans Christian Andersen sariaren irabazle Jutta Bauer-ek ilustratuak. Liburu horiek ez daude ez euskaraz eta ezta gaztelaniaz ere. Josephine Markek komiki goxo bat sortu du, oso gustagarria Tove Jansson egilearen mumindar-zaleentzat. Istorio honetan kontatzen zaigu nola iristen den Zipotz —guztiengandik aldenduta bizi den erretxina— Pinpirin alai eta atsegina bizi den komunitatera, hori guztia umore eta sentiberatasun handiz. Desberdina izanik, talde berri batera egokitu eta bertan integratzeko zailtasunak dituen edonoren istorioa izan liteke. Josephine Mark egilearen ustez, istorioaren gakoa da “nola lortu, desberdintasunak desberdintasun, zu zeu izaten jarraitzea, eta zein neurritaraino zauden etsitzeko prest, baldin eta pozik bizi nahi baduzu, bai komunitatean baina baita gizabanako gisa ere”.
“Istorio interesgarri bat desberdin izateri, onarpenari eta tolerantziari buruz”.
Mathias Heller, NDR