Libro con 184 páginas impresas en color encuadernado en rústica con solapas. Traducción de Trip mit Tropf, publicado en Alemania por Kibitz Verlag en mayo de 2022.
Hubo edición simultánea en castellano y en catalán.
Egun arrunt bat basoan. Margari satorra erizaina da, eta gaixo guztiak xiringa sartzeko zain dauzka kontsultan. Bat-batean, ehiztari bat agertuko da handik eta hemendik tiroak jotzen. Txiripaz, eta zorionez, untxitxo bat zainetik hartzen ari den sueroaren pertxak desbideratu egingo du zuzen-zuzenean otso baten bularrera zihoan tiroetako bat. Otsoen kodeak argi eta garbi dio: otsoak zaindu eta babestu egin behar du bizia salbatu dion hori. Beraz, otsoak untxitxoa hartu eta ihesean aterako dira basoan barrena.
Hasiera baino ez da hori, aurreikusi ezinezko bidaia bat eta ezusteko lasterketa bat etorriko baitira gero. Otso bakartiak bere gain hartu beharko du untxitxo ahul eta inozentea (eta haren tantaz tantakoa), oraindik ere bost hilabeteko tratamendua geratzen baitzaio. Ordea, ehiztariak eta haren Lagun zakurrak ez dituzte bakean utziko. Eskerrak otsoak beti aurkitzen duen irtenbideren bat, baita auto bat gidatzeko, motel bat aurkitzeko, motorzale batzuengandik ihes egiteko edo mendi elurtuen artean etxola bat aurkitzeko ere. Hori da hori otsoen kodea betetzea!
Josephine Mark egileak sortutako lan honek haur komiki onenaren Max und Moritz saria irabazi zuen Erlangen hirian 2022an, eta, hain zuzen ere, ertz asko dituen lana da: errealista nahiz zoroa da, baina baita sentibera eta dibertigarria ere. Kontakizun ausart eta komiko bat sortzen du, nahiz eta gertaeren gai nagusia biziraupena den: ehiztari burugogor bati nahiz gaitz larri bati bizirautea. Liburuak dituen ia-ia 200 orrialdetan, irakurle gazteenek suspentsez eta gag askoz betetako ihesaldi bat bizituko dute, eta helduenek, aldiz, elkartasunari eta laguntasunari buruzko hausnarketa polit bat aurkituko dute.
“Minbiziarekin izan duen bizipen pertsonala inspirazio-iturri gisa hartuta, Josephine Markek proposatzen digun istorioa barrez lehertzeko modukoa da, baina ez zinikoa, eta pazienteak barre egiteko eta lagunez inguratuta egoteko duen beharra azpimarratzen du”.
Canal BD
“Bihotzera berehala iristen diren pertsonaia maitagarriak eta istorio eder bat. Adin guztietarako gag sorta handia dago”.
Sabine Scholz, Berliner Tagesspiegel
“Txangoan Txiripaz liburuak geruza askotako istorio bat gordetzen du barnean. Elkarrizketa zorrotzak dauzka, suspentsea nahiz hausnarketa eragiten dutenak”.
Eva-Christina Meier, Taz
“Ez da esajerazioa: zoragarria iruditzen zait liburu hau. Hainbeste dago barruan! Eta gutxitan ekarri da paperera gaitzaren gaia horrela, kontu handiz baina, aldi berean, modu atseginean. Txiki nahiz handiei ausardia emango dien liburu kontsolagarria: bihozbera eta oso, oso dibertigarria!”.
Ralf König