Cuaderno de 20 pags. de historieta cubiertas incluidas, en color.
Descripción :
Azken mendeko aurrerapen zientifikoek nanozientzia errealitate bilakatu dute. Mekanika kuantikoari esker, materian nanoeskalan agertzen diren propietate eta fenomenoak ulertzen ditugu eta mikroskopio handiei esker, atomoak banan-banan manipulatzeko gai gara. Zientzia alor honek eskaintzen dituen aukerak amaigabeak dira eta eragin nabarmena izango dute medizinatik hasi eta eraikuntzara doazen sektoreetan, gure bizimoduan aldaketa garrantzitsuak eraginez.
Errealitate horren jakitun, CIC nanoGUNE eta Donostia International Physics Center (DIPC) ikerketa zentroek nanoKOMIK proiektua bultzatu dute 2016 urtean lehenengo nanofikziozko komiki parte‑hartzailea sortzeko asmoz. Dibulgaziozko proiektu hau kolektiboa eta multidisziplinarra da eta nazioarteko izaera du. Bere helburua, nanozientzia eta nanoteknologiaren alorrean ematen diren aurrerapausoen indar eraldatzailea gizarteratzea da.
nanoKOMIK proiektuak, Zientziaren eta Teknologiaren Espainiako Fundazioa (FECYT) – Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioaren diru laguntza jaso du.