Libro encuadernado en rústica de 304 páginas en blanco y negro más cubiertas en color. Volumen único.
Maus, orain: euskaraz: argitaratu dugu Maus komikiaren behin betiko edizioa eta Pulitzer saria irabazi zuena. Maus nazien sarraski-esparruetatik bizirik irtendako judu poloniar baten biografia da. Gizon hori Vladek Spiegelman deitzen da, eta Art semeak kontatzen du haren historia; izan ere, semea komikigilea da, eta agerian utzi nahi du nolako jazarpen ikaragarria bizi izan zuten milioika pertsonak Hitlerren menpeko Europan, eta nolako ondorioak utzi zituen sufrimendu hark ondorengo belaunaldien eguneroko bizimoduetan. Holokaustoari buruz aritzeko erabili izan diren ohiko moduetatik urrunduta, Art Spiegelman guztiz era berritzailean hurbiltzen da aipatutako gaira, eta, horretarako, bere familiaren esperientzia kontatzen du, memoir grafikoaren forman, generoaren baliabide estilistiko eta narratibo tradizional guztiak erabiliz eta, aldi berean, baliabide berriak ere asmatuz.