Libro con 112 páginas impresas en color, encuadernación en cartoné, y cubiertas en color.
Libro que contiene obra traducida del francés y obra que se publica antes en España que en Francia.
Información de la editorial:
Ekainean eman genuen hemen itzulera handi baten berri, euskal komikigintzako egile emankor, arrakastatsu, nazioarteko eta sarituenetakoa den Gregorio Muro Harrietena hain zuzen ere. 80ko hamarkadan Justin Hiriart, Sorgin seinalea, Jon eta Mirka eta beste hainbat sailen gidoigileak (bere komiki marrazkilari eta gidoilari, zinemagile eta argitaratzaile ibilbidea hobeto ezagutzeko, zehaztasun gehiago ekaineko albistean duzu) komiki berria atera ateratzen zuen Frantzian, La honte et l'oubli.
Orain, sail horren bigarren albuma Frantzian argitaratzeaz gain, bi albumak edizio oso batean atera ditu euskaraz ere Harriet bere argitaletxearekin, Lotsa eta ahaztea izenburupean. 1898ko Filipinetako Iraultza eta Espainia-AEB gerra kontatzen da bertan, gero 1899 eta 1902 urteen artean izandako Filipinak eta Estatu Batuen arteko Gerrari (Filipinetako Matxinada izenez ere ezagutu) bide eman ziotenak. Triskantza izugarria egin zuten hartan AEBek, XX. mendeko lehen genozidioan, hiru urtetan ia 3.000.000 inguru zibil hilda, geroztik ahazten eta ahantzarazten saiatzen ari dena. Istorioa Bizkaiko bi anaiaren bitartez kontatzen da, Espainiako soldaduzka han egin behar izan zutenak.
Alex Macho marrazkigile bilbotarrak eginak dira irudiak, zinez ederrak. Batez ere animazioan aritutakoa da Alex, baina aurretik beste bi komiki ere eginak ditu: 2004an Kakarraldo konspirazioa eta 2010ean Irungo Alardea. Koloreak Garluk-ek egin ditu, ederrak hauek ere, egoera bakoitzaren girotzea ederto lortzen dutenak.
Albiste bikaina da Harriet handiaren istorio berriak kaleratzea, eta gainera euskaraz!