Libro encuadernado en rústica con solapas con 184 páginas en color y cubiertas en color.
Hubo una edición paralela en catalán y otra en castellano.
7 urtetik gorako iratxoentzat
Atzerritar bat heldu da “Ekialde-ekialdetik” sultanaren jauregira, han bizi baita orain Ayu iratxo txikia. Berariaz etorri da haren bila atzerritarra, Ayu delako aspaldian ezpata oso berezi bat, arbasoen ezpata magiko bat, forjatu zuen familiaren azken oinordeko bizia. Horrexegatik, duen jatorriagatik, Ayu da atzerritarraren ibarra salba dezakeen bakarra mehatxatzen duen munstroaren arriskutik. Iratxo txikiak ez du luzaz pentsatu beharko proposamena onartzeko, eta jakin minez ekingo dio jatorrietara eramango duen bidaiari.
Iratxo txikiaren lehen liburukiarekin 2023ko komiki onenaren Antifaz saria eskuratu eta ACD Cómicen eta Babeliaren 2022ko komiki onenen zerrendan agertzea lortu eta gero, irrikaz itxaroten genuen jarraipena dakarkigu Álvaro Ortizek. Oraingo honetan, lagunak etxean utzirik, bakarrik abiatuko da iratxoa lurralde ezezagunetara, Japoniaren antz handia duen herrialde batera. Ohi bezala, ez da bere gaitasunez gehiegi fidatuko, baina beti egongo da prest beharra duenari laguntzeko.
“Harrapatzen zaituen ipuin eta abentura baten egitura du, hala nola elkarrizketa freskoak, ustekabe oso dibertigarriak eta egikera grafiko bikaina, beraz, baliteke zuen hurrengo komiki kutunena izatea”.
El armadillo ilustrado
“Hara non, berehalako klasiko bat sortu du Álvaro Ortizek. Komiki bikaina, non egile gisa duen eskarmentu osoa bildu duen irakurle guztiengana ezin hobeto heltzeko”.
Iván Galiano, Instagrapacomics
“Ayuren pertsonaia Boneren lehiakidea izan liteke karismari dagokionez. Saga bat behar du ezinbestean”.
Culturplaza