Libro con 96 páginas impresas en color, encuadernado en cartoné, con cubiertas en color.
Simonek txoriekiko grina handia du. Baina historiak bera sartzen du zelai bateko kaiolan.
Frantzia, 1941. Simon, txoriekin zoratuta dagoen gazte umezurtza, landazabaleko herrixka batean bizi da, ekaitzetik oso urrun. Hala ere, aurreikusten ez dugun gaixotasun baten antzera, antisemitismoa bere eguneroko bizimoduan agertzen da eta judua dela gogorarazten dio.
Bere herrixkatik abiatu eta, umezurztegi batetik igarota, ihesaldian mendietaraino iritsiko da Simon, han, familia berezi baten baitan, bakea berriro ezagutuko duelarik. Baina gangrena hedatuz doa barealdiak gero eta laburragoak bihurtuta. Simonen infernurako jaitsiera hasi baino ez da egin…
Honako albumak dauzka:
T. 1: DAMA ZURIA
T. 2: AZTOREAK