Libro de 64 pags. de historieta más cubiertas en cartoné, en color. Traducción del álbum francés publicado en agosto de 2021 por Jungle La ferme des animaux.
Descripción editorial :
Ingalaterrako etxalde bateko abereek, gizakientzat lan egiteaz aspertuta, matxinatzea erabakitzen dute. Nagusia kanporatuta, abereek berek kudeatutako etxalde bat antolatzen dute, eta erregimen berri bat ezartzen, Animalismoa, animalia guztientzako berdintasuna eta oparotasuna hitzematen dituena. Berehala, ordea, desadostasunak agertzen dira Elur Bola idealistaren eta haren arerio Napoleonen artean. Azken horrek, Elur Bola traidoretzat jo eta etxaldetik egotzi ondoren, erregimen totalitario bat ezartzen du, txerriak direlarik botere guztien jabe. Abereentzat, bizitza gero eta gogorragoa bilakatzen da, eta txerriek, pixkanaka, gizakien jarrera desatsegina hartzen dute. Horrela, hasierako utopia demokratikoa endekatzen joaten da; izan ere, “abere guztiak berdinak dira, baina batzuk besteak baino berdinagoak”. Animalien fabula honen bidez, George Orwellek distopia bat proposatzen du, erregimen autoritarioen satira bizia.