Gaur egun, korporazio boteretsu eta ukiezin batek planetako ur-baliabide nagusiak bereganatzea lortu du.
Baina etorkizunean hogeita hamar urte geroago, talde aktibista batek planeta mailan jarduten du ur edangarria eskuratzeko eskubidea babesteko eta planeta defendatzeko. Nola liteke hori?
Amets, Suyay, Said eta Amaia laster konturatuko dira horretaz. Kosmobisio indigenen, denboran jauzien teknologia berrien, mitologiaren eta antzinako jakindurien abentura batean murgilduko dira, iraganean Amazoniak oihanaren defendatzaile izan zen emakume bat salbatzea helburu hartuta, etorkizunean ere urak ondasun komun eta eskuragarria izaten jarrai dezan.
Komiki hau 12 urtetik gorako gazteei zuzendutako jarduerak garatzeko hezkuntza-proposamen osagarri batekin batera aurkezten da.